ReumaChef Bilbo 2025

Espainiako Erreumatologia Elkarteak (SER) ReumaChef-en edizio berri bat antolatu du aurten Bilbon, gaixotasun erreumatikoak dituzten haurrei eta haien familiei zuzendutako jarduera.

Helburua da gurasoek eta seme-alabek esperientziak partekatzeko, eguneroko jarduerez mugarik gabe gozatzeko eta ingurune hurbil eta parte-hartzailean ohitura osasungarriak sustatzeko gune bat sortzea.

Jardunaldian zehar, Olaia Fernández doktoreak dibulgazio-hitzaldi labur bat eskainiko du, eta sukaldari gonbidatu batek sukaldaritza osasungarriko saio dibertigarri batean gidatuko ditu bertaratutakoak.

Jarduera guztiz doakoa, oso dibertigarria eta erabilgarria da, eta, bertan, janaria prestatzeaz gain, bizi-ohitura osasungarriei buruz hitz egingo da.

Izen-emateak:

Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da comunicacion@ser.es helbidera, datu hauekin:

Izen-emateak:

Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da comunicacion@ser.es helbidera, datu hauekin:

  • Haurraren izena
  • Adina
  • Patologia
  • Ospitalea/espezialista
  • Aitaren edo amaren izena
  • Harremanetarako telefonoa

Euskadiko Erreumatologia Elkarteak ekitaldi hau zabaltzen laguntzen du, eta bereziki gonbidatzen ditu pediatriako erreumatologiako profesionalak ekimen berezi hau babestera.

sre reunion

Euskadiko Erreumatologia Elkartearen 2025. urteko bilera

Euskadiko Erreumatologia Elkarteko urteroko batzarraren aurtengo edizioa ospatu da Donostian, parte hartze ugaria eta kalitatezko programa zientifikoarekin. Topaketa gure lurraldeko erreumatologoentzako ezinbesteko hitzordu gisa ...
inercia terapeutica

Erreumatologiako inertzia terapeutikoari ekiteko tailerra.

Datorren urtarrilaren 15ean Bilbon Erreumatologiako Inertzia Terapeutikoaren Abordatze Tailerra egingo da.Jardunaldi hau ezagutzak eguneratzeko, esperientzia klinikoak partekatzeko eta paziente erreumatologikoaren maneiuan erabakiak hobeto hartzeko ...

SEIOMM 2025 Kongresuan parte hartzea

Euskadiko Erreumatologia Elkarteak atsegin handiz partekatzen du gure kideen presentzia 2025eko SEIOMM kongresuen, Mallorcan. Topaketa hori erreferente nazionala da hezur-metabolismoari buruzko ikerketaren esparruan. Edizio ...