Euskadiko Erreumatologia Elkartearen 2025. urteko bilera

sre reunion

Euskadiko Erreumatologia Elkarteko urteroko batzarraren aurtengo edizioa ospatu da Donostian, parte hartze ugaria eta kalitatezko programa zientifikoarekin. Topaketa gure lurraldeko erreumatologoentzako ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da jada, eta gaixotasun autoimmuneen diagnostikoan izan diren aurrerapenei buruz hitzegiteko aukera izan dute. Jardunaldiak Espainiako Erreumatologia Elkartearen laguntza eta farma-industriaren lankidetza izan ditu. Honi esker, espezialisten etengabeko eguneratzea ahalbidetu da.

Erreferentziazko adituen hitzaldi magistralek, praktika klinikoaren egungo erronkei buruzko eztabaida-mahaiek eta egoiliarrek aurkeztutako kasu klinikoek belaunaldi berrien prestakuntzarekiko konpromisoa sendotzen dute. Diziplina anitzeko ikuspegi horrek erreumatologiaren ikuspuntu integrala erraztu du, eta asistentzia-sareko taldeen arteko esperientzia-trukea bultzatu du.

sreuskadi reunion

Aurtengo bileran, Euskadiko Erreumatologia Elkarteko zuzendaritza batzordea ordezkatu da, etapa berri bati hasiera emanez.

Aurtengo edizioarekin, Euskadiko Erreumatologia Elkarteak bikaintasun akademikoa, profesionalen arteko lankidetza eta pazienteen arretaren etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa berresten du.

Euskal Herriko III. Lupus Foroa

Maiatzaren 21ean LESen III. Urteko Foroa egin zen. Ekitaldian zehar hainbat gai jorratu ziren. Lehenik eta behin, Intxaurbe doktoreak LESen aurkeztu zituen highlightak, etiopatogeniari, ...

Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. biltzar nazionala

BILBON GERTATU ZEN Maiatzaren 5etik 8ra bitartean, Euskalduna Jauregian Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. kongresu nazionala egin zen, estatu mailako erreumatologoen hitzordu garrantzitsuena. Arrakasta handia ...

Lupusaren munduko eguna

Lupusaren munduko eguna dela eta, SERek, SRErekin batera, pilota jokoan oinarritutako streetmarketing jarduera bat antolatu du, gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi duzuenok modu atsegin ...