ReumaChef Bilbo 2025

Espainiako Erreumatologia Elkarteak (SER) ReumaChef-en edizio berri bat antolatu du aurten Bilbon, gaixotasun erreumatikoak dituzten haurrei eta haien familiei zuzendutako jarduera.

Helburua da gurasoek eta seme-alabek esperientziak partekatzeko, eguneroko jarduerez mugarik gabe gozatzeko eta ingurune hurbil eta parte-hartzailean ohitura osasungarriak sustatzeko gune bat sortzea.

Jardunaldian zehar, Olaia Fernández doktoreak dibulgazio-hitzaldi labur bat eskainiko du, eta sukaldari gonbidatu batek sukaldaritza osasungarriko saio dibertigarri batean gidatuko ditu bertaratutakoak.

Jarduera guztiz doakoa, oso dibertigarria eta erabilgarria da, eta, bertan, janaria prestatzeaz gain, bizi-ohitura osasungarriei buruz hitz egingo da.

Izen-emateak:

Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da comunicacion@ser.es helbidera, datu hauekin:

Izen-emateak:

Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da comunicacion@ser.es helbidera, datu hauekin:

  • Haurraren izena
  • Adina
  • Patologia
  • Ospitalea/espezialista
  • Aitaren edo amaren izena
  • Harremanetarako telefonoa

Euskadiko Erreumatologia Elkarteak ekitaldi hau zabaltzen laguntzen du, eta bereziki gonbidatzen ditu pediatriako erreumatologiako profesionalak ekimen berezi hau babestera.

Euskal Herriko III. Lupus Foroa

Maiatzaren 21ean LESen III. Urteko Foroa egin zen. Ekitaldian zehar hainbat gai jorratu ziren. Lehenik eta behin, Intxaurbe doktoreak LESen aurkeztu zituen highlightak, etiopatogeniari, ...

Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. biltzar nazionala

BILBON GERTATU ZEN Maiatzaren 5etik 8ra bitartean, Euskalduna Jauregian Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. kongresu nazionala egin zen, estatu mailako erreumatologoen hitzordu garrantzitsuena. Arrakasta handia ...

Lupusaren munduko eguna

Lupusaren munduko eguna dela eta, SERek, SRErekin batera, pilota jokoan oinarritutako streetmarketing jarduera bat antolatu du, gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi duzuenok modu atsegin ...