“Erreumatologian Inertzia Terapeutikoari Helduzeko Tailerra”

2026ko jarduera zientifikoen egutegia urtarrilaren 15ean estreinatu genuen, erreumatologian inertzia terapeutikoari heltzeko tailerrarekin, eta harrera bikaina izan zuen, parte-hartzaileen gogobetetasun handiarekin.

Hasierako atal teorikoan, Sandra González psikologoak, portaeran aditua, azaldu zigun inertzia beharrezkoa dela eguneroko erabaki azkarrak hartzeko, baina batzuetan mugatzailea ere izan daitekeela. Era berean, inertziara eraman gaitzaketen alborapenak azaldu zizkigun, baita praktika klinikoan ere.

Inertzia klinikoak eta terapeutikoak bereziki eragiten diote broteen bidez garatzen diren gaixotasun kronikoen kudeaketari, gure gaixotasun erreumatikoen kasuan bezala. Inertzia areagotu egiten da ziurgabetasun-egoeretan, eta erabat kontrajarria da helburuen araberako tratamendu-estrategiekin.

Ondoren, hori egiaztatu genuen hiru tailer interaktibotan, erreumatologo aditu handien eskutik:

Javier Rueda Gotor doktorearekin (Sierrallanako Ospitalea), inertziak espondiloartritis axialaren diagnostikoan eta tratamenduan duen atzerapenean duen eragina aztertu genuen.

Eva Galíndez Agirregoikoa doktorearekin (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea), artritis psoriasikoan egoera kliniko desberdinak lantzerakoan inertziak nola eragiten digun ikusi genuen.

Ricardo Blanco Alonso doktoreak (Valdecillako Markesaren Unibertsitate Ospitalea) ekografiaren erabilgarritasuna gogorarazi zigun artritis erreumatoidean ziurgabetasuna argitzeko, eta tratamendu batzuek, hala nola Janus kinasa inhibitzaileek, gaixotasun honen tratamenduaren paradigma aldatzeko ikuspegiarekin sortu zirela azpimarratu zuen.

Ricardo Blanco
Javier Rueda
Eva Galindez

Euskal Herriko III. Lupus Foroa

Maiatzaren 21ean LESen III. Urteko Foroa egin zen. Ekitaldian zehar hainbat gai jorratu ziren. Lehenik eta behin, Intxaurbe doktoreak LESen aurkeztu zituen highlightak, etiopatogeniari, ...

Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. biltzar nazionala

BILBON GERTATU ZEN Maiatzaren 5etik 8ra bitartean, Euskalduna Jauregian Espainiako Erreumatologia Elkartearen 52. kongresu nazionala egin zen, estatu mailako erreumatologoen hitzordu garrantzitsuena. Arrakasta handia ...

Lupusaren munduko eguna

Lupusaren munduko eguna dela eta, SERek, SRErekin batera, pilota jokoan oinarritutako streetmarketing jarduera bat antolatu du, gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi duzuenok modu atsegin ...