Euskadiko Elkarte Erreumatologikoak (SRE) 2026ko azaroaren 27an eta 28an egingo du urteko bilera, Gasteizko Silken hotelean.
Programa zientifikoak interes bereziko gaiak jorratuko ditu, hala nola Erreumatologia Pediatrikoko berrikuntzak, neuropatia autoimmuneak eta aurrerapen terapeutikoak, artritis erreumatoideak adineko pazientearengan dituen erronkak eta zelula erraldoien arteritisean ekografia tenporala eta baskularra praktikan aplikatzea.
Bileran Manuel Figueroa Kasu Klinikoen Lehiaketa eta Joaquin Belzunegui Otano Doktoreari In Memoriam omenaldi hunkigarria egingo zaizkio, baita Elkartearen Urteko Batzar Orokorra ere.
Euskadiko Erreumatologia Elkartetik profesional guztiak animatzen ditugu urteroko hitzordu honetan parte hartzera, espezialisten arteko topaketa, prestakuntza eta lankidetzarako gunea baita.
Gasteizen itxarongo zaituztegu!




